Oskar Alegria / Iruñea 1973
Kazetaria ikasbidez, Canal Plus eta CNN+eko informatiboetako berriemaile hasi zen Madrilen lanean. Kultur programetan erredaktorea eta literaturari buruzko saioen koordinatzailea izan da Telemadrid-en (Los Cinco Sentidos) eta Euskal Telebistan (Sautrela). Dokumental gastronomikoaren arloan, ETB-telebistarentzat “Maestros de la cocina Vasca” saila idatzi eta ko-zuzendu du, Arzak, Subijana, Aduriz, Berasategui eta Arbelaitz sukaldariei buruzkoa. 2002tik, El País-eko El Viajero gehigarrian bidaia-erreportajeak idazten ditu, eta “Las ciudades visibles” izeneko proiektu artistikoaren egilea da, Enrique Vila-Matas idazlearen bermearekin. 2009tik Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Gidoigintza Masterrean dokumentalen gidoigintza irakaslea da eta Chillida-Leku Museoan haurrentzako Argazkigintza Abstraktuko Lantegi bat zuzendu du. |
Emak Bakia baita (2012)
Luzapena: 83 minutu.
Grabaketaren formatoa: Full HD.
Proiekzioaren formatoa: HDcam / BluRay.
16:9, Kolore eta txuribeltza.
Gidoia, kamara, muntaketa eta ekoizpena: Oskar Alegría.
Sonuaren disenua: Abel Hernández.
Musika: Mursego, Leinua dantza taldea, Emak Bakia,
El Hijo, Abel Hernández, Richard Griffith, Ruper Ordorika.