Emak Bakia!
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu. Man Rayren zinema abangoardistari arnas eman zion etxearen bilaketa. “Pelikula handia. Ihes egiten dio sailkapen ahalegin orori, objektu errizomatiko baten eran”. “Zinema adimentsua eta zintzoa: bideak gain hartzen dio helmugari”. “Haizeak eta halabeharrak eragina dute film xarmangarri honetan; baina eskua da maisu”. “Zoragarria, zentzu guztietan”. “Ezin hobea. Kutxatxo txinatarrez betetako filma; memoriari buruzkoa eta gauza guztien arrastoa nola galtzen den primeran azaltzen duena”. “Honatx Man Ray bera txoratuko lukeen filma”. “Amaiera, aparta”. |